2009-05-05

AMAÑA IKASTETXEKO 6. MAILAKO IKER NARVAIZA GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XAKE TXAPLKETAKO AZPITXAPELDUN



Apirilaren 25ean jokatu zen Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Alebin eta Infantil mailetako xake txapelketa Eibarko ikastetxeetako 4 ikasleren partehartzearekin. Bertan Amaña Herri Ikastetxeko ikasle Iker Narbaizak bigarren postua lortu zuen jokatutako 6 partidetatik 5 irabazi eta bat galdu ostean. Sailkapena desberdinketa koefizienteak erabaki zuen txapeldun eta azpitxapelun postuak lortu zituzten Carlos Sanchez (Azkoitia) eta Iker Narbaiza (Eibar), berdinduta gelditu baitziren 5 punturekin. Ikerrek txapelketa oso ona jokatu zuen eta azken txandan egungo txapeldun eta ondoren txapeldun izango zen Carlos Sanchez garaitu zuen.
Lortutako emaitzari esker, Iker Narbaiza Euskadiko Eskolarteko Jokoak jokatzeko sailkatu da. Jokook maiatzaren 30 eta 31an jokatuko dira oraindik zehazteke dagoen toki baten.
Txapelketan beste eibartar batzuk ere aritu ziren, eta hauexek izan ziren lortu zituzten emaitzak: Unai Gallastegi (Iturburu) 16. postua 3 punturekin; Ander Magunazelaia (Iturburu) 20. postua 2 punturekin eta Mikel Elizondo (Amaña) 25. postua puntu 1ekin.
Diario Vasco





No hay comentarios: