2009-02-24

EIBARKO ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA

Otsailaren 15 eta 22an jokatu dira Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan benjamin eta alebin mailetako Eibarko Eskolarteko Xake Txapelketak, guztira 20 jokalari bildu dituztelarik. Amaña Ikastetxeko 4 ikaslek parte hartu zuten txapelketan, bi ikaslek benjamin mailan: Jon Gontzal Alvarez eta Egoitz San Martin; eta beste bi ikasle: Mikel Elizondo eta Iker Narvaiza.

Ondoren maila bakoitzeko sailkapena duzue eta argazki batzuk:
BENJAMIN MAILA

IZENA / PUNTUAK / IKASTOLA
1 Telleria Martin 11,5 Iturburu
2 Egurrola Ander 9 Iturburu
3 Egiguren Patxi 9 Iturburu
4 Zufiria Xabier 8,5 Urkizu
5 Egiguren Martin 8,5 Iturburu
6 Umerez Aitor 8,5 San Andres
7 Garate Ibai 4 Iturburu
8 Garcia Endika 3 Urkizu
9 Sabas Andoni 3 Urkizu
10 Alvarez Jon Gontzal 2 Amaña
11 Dahhani Muhssim 2 Urkizu
12 San Martin Egoitz 1 Amaña
Hirugarren eta laugarren mailetako ikasleek lehenengo egunean guztiek guztien aurkako liga bat jokatu zuten eta bigarrenean Sistema Suitzarra erabiliz 7 partida jokatu dituzte.
ALEBIN MAILA

IZENA / PUNTUAK / IKASTOLA
1 Narbaiza Iker 10 Amaña
2 Magunazelaia Ander 9 Iturburu
3 Gallastegi Unai 7 Iturburu
4 Vidal Christopher 5 San Andres
5 Umerez Iker 3,5 San Andres
6 Elizondo Mikel 1,5 Amaña
Alonso Yeray 1,5 San Andres
8 Fernandez Ander 0,5 San Andres

Bosgarren eta seigarren mailetako ikasleek guztiek guztien aurkako bi liga jokatu dituzte.

Alebin mailako lehenengo sailkatuek (oraindik ez dago zehaztuta zenbatek) Gipuzkoako Eskolarteko Finalak jokatuko dituzte apirilaren 25ean Donostian.


No hay comentarios: